jueves, 14 de noviembre de 2013

Gazteak eta sare sozialak (Idazlana)

Jendeak "sare sozialak" entzun eta arrisku hitzean pentsatzen dute, gehienbat gurasoek pentsatzen dute horrela. Baina gaur egun gutxiago, zeren eta sare sozialak ikaragarrizko arrakasta hartu du eta gutxi izango dira gaur, Facebook, Instagram, Tuenti edo Twiter ez dutenak. Gurasoen artean Facebook dago zabalduena.

Sare sozial bat egitean datuak eskatzen ditu, hala nola, izen-abizenak, jaiotze-data, e-maila, herria...
Batzuk, ordea, ez dira beharrezkoak jartzea.
Nire ustez, arriskua oso txikia bada ere badagoela, baina ez diotena bezain handia. Sare sozial bat egitean ondo irakurri behar dira letra txikiak edo agertzen diren edozein termino. Hor egon daiteke arriskua. Pribazidadea ere hor dago, hori ondo jarriz gero ez dago arriskurik. Eta azkenik autokontrola, jakin egin behar dugu zein argazki igo eta zein ez, zer idatzi eta zer ez edo zein datu eman eta zein ez.

Jendeak beldurra dio, lehen esan dudan bezala, gehienek gurasoek, beraien alabak edo semeak norekin hitz egiten duten, beraien argazkiak hartzea... Hori autokontrolean sartzen da, seme-alabek eta seme-alabek diodan bezela, edozeinek, jakin behar du argazkiena, datuena...

Kasu batzuk entzun dira eta horren ondorioz sortzen dira beldurrak. Adibidez, oraindela ez asko, neska gazte Madrildar batek bideo grabatu zuen modan zegoen kanta batena, bera kantatzen eta sarera igo zuen. Bideo hori nire mugikorrera ere iritsi zen, eta egun batzuk geroago esan zuten bere buruaz beste egin zuela, jendeak barre eta burla egin ziolako.
Ez zuen autokontrolik izan, jakin egin behar zuen bideo hori ez zuela igo behar. Zoritxarrez, horrelako kasu asko entzuten dira.
Pribazidadea ere ez baduzu ondo jartzen edozeinek ikus ditzake zure perfila edo argazkiren bat hartu. Hau ez baduzuondo jartzen bai dagoela arriskua.

Hau guztiarekin esan nahi dudana da, dagoen arriskua bakoitzak sortzen duela. Dena ondo jarriz gero eta gure burua kontrolatuz gero ez da arrisku handirik egongo. Ezin baitut ziurtatu arriskurik ez dela egongo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario