Gaur egun etxeko lanak egitea emakumearen lana bezala hartzea da. Aspalditik datorkigu tradizio hori.
Gizonezkoen lana etxetik kanpo lan egitea bakarrik dela ematen du.
Ni gizonezkoak etxeko lanetan aritzearen alde nago. Lehengo garaietan emakumeak geratzen ziren etxean egun osoan, beraz, berak egiten zituen etxeko lanak, umeak zaindu, afaria eta bazkaria... eta gizonek dirua ekartzen zuten etxera. Tradizio hori askorentzat, gehienbat gizonezkoentzat nahiz eta emakume batzuk ere horrela pentsatu, ez da aldatu. Nire ustez bai, orain emakumeak etxetik kanpo ere egiten dute lan, gizonek bezala, baina etxera itzultzean etxeko lanak egin behar dituzte, eta umeak badituzte zer esanik ez.
Nire galdera, ordea, hauxe da: zergatik emakumeak egin etxeko zereginak biak bizi badira etxe berean eta biena bada etxea?
Hala ere gizonak diodan bezala, seme-alabek ere berdina egin beharko zuketen. Ez dezatela pentsa etxeko zereginak amaren ardura bakarrik dela.
Ziur nago gizonezko gehienek ez dutela lixiba behin ere egin.
Pentsatzen jarrita emakume baten agendan, bere zereginak etxearen garbiketa, umeak zaindu, erosketak egin, otorduak prestatu eta askok bere etxetik kanpoko lana ere badira. Ez al da gehiegizkoa? Nik super-emakumea deituko nioke; gainera ez hori bakarrik baizik eta ordaindu gabekoa eta eskerrik gabekoa da.
Kontrako iritzi bezala dudan bakarra emakumeek etxetik kanpo ez badute lanik egiten ez daitezela kexa, behintzat etxea zaindu beharko dute gizonek dirua ekartzen duten bitartean. Baina hori lanik ez badu bakarrik eta egun osoa libre badu.
Pixkanaka hau aldatzen doala ematen du eta familiako kideen parte-hartzea handiagoa da, batez ere gazteen artean. Gizarte aurreratuaren seinale izango da.
Eskerrik asko,ondo etortzen zait azterketa baterako jeje.Arrazoi osoa daukazu,ni mutila naíz eta ahal dudan guztia sailatzen dut laguntzea.
ResponderEliminar