martes, 6 de mayo de 2014

Idazlana

                                                            

                                                                                              Andrea Fernandez
                                                                                              Araba kalea, 12, 3. ezk. 20800
                                                                                              Zarautzen, Gipuzkoa
Kaixo lagun:

Zer moduz dana? Sentitzen dut aspaldiak ez badizut idatzi, familian egoera kaskar bat ari gara pasatzen eta ez dut ia ezertarako gogorik eduki.
Gogoratzen al zara nire aitona Joxeanez? Udako egun hartan, bisitan etorri zinela eta aitonak arrantzara eraman gintuela. Ze ondo pasatu genuen bere txalupan zein graziosoa zen garai hartan. Txisteak zituen edozeinentzat, edozein unetarako, hain zen xelebrea.

Orain aldiz txistoso argi hori pixkanaka itzalduz doa. Zaila egiten zait hau esatea Andrea, baina nire aitonari duela bi hilabete Alzheimerra detektatu zioten. Bi hilabete gogor izan dira familiarentzat, pixkanaka ikusi dugu bere eboluzioa momentua iritsi zen arte, ezagutzen ez gintuen momentua. Egun bat egon zen amona ere ez zuena ezagutzen, baina egunero bere alboan azkenean konturatu da bere bizitzako emakume garrantzitsuena dela.

Egia esan amonak izugarrizko indarra du barnean eta hondoratu beharrean denari aurre egiten dio eta bera da denak animamatzen gaituena.
Ni egunero joaten naiz ordu eta erdiko bisitatxoak egitera, ez guztiz ahazteko.

Oso triste ibili naiz Alzheimerra zuela esan zidaten unetik orain arte. Berarekin pasatako momentu guztietaz gogoratu eta bera ez zela gogoratuko pentsatzeak lur jota uzten ninduen. Eta are gehiago ni ez ninduela ezagutuko pentsatzeak. Oos gogorra da familiako kide batek gaixotasun bategatik zutaz ez gogoratzea. Tratatzen ari dira eta ea denborarekin hobetuz doan. Ondo izan Andrea, zure erantzunaren zain geratzen naiz.


Agur bero bat,

Janire Perez-Oliden

No hay comentarios:

Publicar un comentario